KoopFabrika, proiektu kooperatibo-komunitarioak bidelaguntzen
2018. urtetik aurrera KoopFabrika programan parte-hartzen dugu.
Eta zer da KoopFabrika? Ekintzailetza Sozial Kooperatiboan oinarrituz, proiektu profesional eta ekimen sozioekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da.
Ekintzailetza sozialak euskal gizarteak oso berezko dituen bi iturritatik elikatzen den praktika konkretuen multzoa da: alde batetik, ekonomia sozialaren edo kooperatibagintzaren mundutik elikatzen da, eta, bestetik, garapen komunitario edo herrigintzaren altzotik sortu da. Bi paradigma horietan, parte-hartze demokratikoa eta auto-antolaketa oinarrizko elementuak dira, eta, horrenbestez, pertsonaren burujabetzatik abiatutako proiektu kolektiboek zentzu osoa dute ekintzailetza-eredu honetan.
KoopFabrikaren baitan ondorengo lanak egi(te)n ditugu:
- 2020. urtetik koordinazio lan-taldean dihardugu, estrategia- eta finantza-kudeaketan.
- Formazio-eskolaren baitan, prestakuntza-saioak eskaini, batik bat, lan-taldeen kudeaketan eta bideragarritasun ekonomiko eta
- Bidelaguntza-prozesuak egin ditugu, batik bat, elikadura arloko proiektuei akonpainamendua eskainiz. Horien artean daude ZukAldatu elkartea, Amillena kooperatiba (Arrazolako benta), Lurtaro elkartea eta kooperatiba (Tolosaldea), Artamugarri nekazaritza kolektiboa.
- Baina beste hainbat lan-arlotako proiektuekin ere jardun gara bidelaguntza-lanetan: Xomorro elkartea, Dinagu kolektiboa, Zizurkilgo herri-elkartea (gaur egun HerriBizigune kooperatiba bilakatu dena), Abaila kooperatiba, TaPunturen kontsolidazio-estrategia, etab.
- Ikerketa-lan eta tresna praktikoen argitalpen-prestaketak egin eta KoopFabrika metodologiaren sistematizazioa (Ekinkoop moodle plataforma).
KoopFabrikaren 7 ediziotako datuak: