Lakaritarrak – Lakari
  • Space

  • Space

  • Space

LAKARITARRAK

Tokiko elikagaien eta elikagai agroekologikoen erosketarako eta aholkularitzarako zein heziketarako zerbitzuak garatzen dituen 5 emakumez osatutako kooperatiba gara.

2015eko urriaren 29an zabaldu genituen gure ateak. Ordutik gure bizi-proiektua eraikitzen aritu gara, txikitasunetik, pausoz-pauso, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean, Olatukoopeko gainontzeko kideekin batera.

Argi genuen egungo elikadura- eta nekazaritza-ereduen atzean enpresa handien interes ugari daudela, eta horiek direla azken finean non eta nola jan behar dugun erabakitzen dutenak. Gure elikagaiak nola ekoitzi, eta nola merkaturatu ebazten dutenak. Egoera honi aurre egiteko, han-hemenka, gero eta pertsona gehiagok interesa du sasoian sasoiko eta bertako produktuak kontsumitzean, ingurugiroa zaintzean, osasuntsu elikatzean, tokiko ekonomia eta lanpostu duinak eta iraunkorrak sortzean, eta sortzen diren hondakinak eta erabiltzen den energia kudeatzeko modu arduratsuetan.

LAKARITARRAK

Ekimen horiek guztiek, gainera, tokiko garapenean eta inguru hurbilenean eragin sozial positiboa sortzea lortu dute. Nola? Bada, nekazari eta ekoizleen ogibidean lagunduz, kontsumitzailearen eta laborariaren arteko merkaturatze-bide berriak eraikiz, bi aldeentzat egokiak diren prezioak adostuz, jaten duguna kalitatezkoa dela bermatuz, bertako elikagaien kontsumoa handitzen duten heinean lanpostuak sortuz, kontsumo arduratsuaren esanahia eta indarra gizarteratuz eta ekimen ezberdinen arteko lankidetza-proiektuak elkarlanean antolatuz.

Pertsona ugarik hartu duzue parte gure komunitatean, eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Halere, egungo kontsumo- zein elikadura-ereduari alternatibak eskaintzeko lan handia dago egiteko oraindik. Horregatik, gurekin batera, txikitasunetik, eraldaketara batzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Lakari baietz esatea baita izan ginenari, garenari eta izango garenari; baietz esatea eraldaketari!

Leire Epelde Azkue
Kimikaria eta elikagaien zientzian ikerketan aritua. Orain Lakarin sukaldean buru-belarri nabil, Zarauzko eta eskualdeko herritarrei bertako elikagai freskoak, osasuntsuak eta jasangarriak prezio duinean eskaintzeko.
Izaskun Sagartzazu Aizpurua
Dietista-nutrizionista eta elikagaien teknologoa. Lakarin dendan zein sukaldean aritzen naiz, erosketa-esperientzia pertsonalagoa eta etikoagoa eskainiz, eta egungo elikagai-industriaren xahubideari aurre egiteko.
Miren Prieto Lopez
Nekazal-ingeniaria eta landa-eremuari buruzko heziketa-jardueran aritutakoa. Lakarin dendan zein aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen nabil, kontsumitzaileen beharrei, modu jasangarrian erantzungo dien nekazal ekoizpenaren inguruko ezagutza gizarteratuz.

Leire Udabe Aizpurua
Biologoa eta agroekologian espezializatua. Elikagaien eraldaketako kalitate-kontrolean aritua. Lakarin elikadura zein ekintzailetza sozialeko aholkularitzan murgildua. Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako proiektu eta ekonomia-eredu berri bat sustatzea da nire helburua.
Ainhoa Etxebarria Lekuona
Turismoan eta haur hezkuntzan graduatua. Eskola jantoki, kultur-etxe eta katerin alorrean aritua. Lakarin dendan aurkituko nauzue, beti izan baita nire nahia elikadura osasungarrian lan egitea tokiko eta garaiko elikagaiekin.

Sareak eta lankidetzak

/app/uploads/2020/05/Olatu-Koop.jpg

Olatukoop


Ekonomia Sozial Eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea.

Ezagutu
/app/uploads/2020/05/Fiare.jpg

Fiare banka etikoa


Hirugarren sektoreko proiektuak finantzatzen ditugu, eta ekonomia soziala eta solidarioan laguntzen dugu, gardentasuna, parte-hartzea eta demokrazia oinarri hartuta.

Ezagutu
/app/uploads/2020/05/GOiener.jpg

Goiener


GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du eta bide horretan gure alea jartzeko kooperatibako kontsumitzaile-bazkideak gara.

Ezagutu
/app/uploads/2020/05/Agrosarea.jpg

Agrosarea


Tokiko elikadura-sistema iraunkor baten alde lanean dihadugu Euskal Herriko beste hamaika proiekturekin batera Agrosarean.

/app/uploads/2020/05/Murkil.jpg

Murkil


Zarauzko dendarien elkarteko kide gara.

Ezagutu