Aholkularitza eta Formazioa

Aholkularitza eta prestakuntza-zerbitzu integralak eskaintzen ditugu, bi lan-ildotan:

– Elikadura eta Kontsumo Jasangarria: ekoizpenetik hasi eta kontsumo zein jantoki kolektiboetaraino dinamizazio- eta prestakuntza-lanak egiten ditugu. Eta lan-lerro honen baitan, JAKI izeneko proiektu propioa ere martxan dugu. Helburua elikadura osasungarria neurrira eta zentzuz antolatzeko zerbitzua eskaintzea da, asteko menu, plater orekatu eta errazioak antolatzeko tresna baten bidez.

– Ekonomia eta Lurralde Eraldatzaileak: Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) oinarrituriko kooperatiba eta proiektu kolektiboen bidelaguntza-prozesuak (akonpainamendua) egiten dugu. Horretarako, Talaios eta Tapuntu kooperatibekin batera sortutako EKINTZAKOOP bigarren graduko kooperatiba sortu berri dugu 2025ean, zerbitzu integralagoa eskaini asmoz.

  • Space
  • Space