Elkarrizketa elikadura osasungarriaz Egonarria saioan

Lakariko kidea den LeireUdabek Argiako Egonarria saioan parte-hartu du eta dieta osasuntsuaz, elikadura osasungarriaz, elikadura burujabetzaz eta elikadurari loturiko hainbat gaien inguruan aritu da Eli Pagolarekin.

Gustu baduzue, irakurri, entzun eta ikusi bertan esandakoak.
(Kronika eta bideoa).

👉🏼Hemen titular batzuk:

🔺 Elikadura osasungarriaren izenean zer kontsumo mota egiten ari garen aztertu beharko genuke.

🔺Elikadura osotasun bat da, modu kontziente batean egiten dugun prozesu bat. Horren barruan dieta zatitxo bat da, eta zentratzen da gure gorputzean sartzen ditugun mantenu gaietan bakarrik. Elikadura osasungarria hori baino zabalagoa da, akaso bada ere nola bizi garen, jaten ditugun elikagai horiek nondik datozen, elikagaiak kalitatezkoak al diren, seguruak diren, elikatzen ari garen momentuan lasai ari garen jaten edo estresatuta…

🔺Elikatzea indibidualizatu den prozesu kolektiboa izatera igaro beharko luke berriz.

🔺Elikadura osasungarriaz baino, elikadura burujabetzaz hitz egin behar genuke, komunitate batek elikagaiak ekoiztu eta lurra antolatzeko eskubideaz hitz egiten duelako.

🔺Euskal Herri burujabe batera begira, elikaduraren ekoizpenean minus handi batean gaude. Herri mailako hausnarketa eta plangintza behar dira, gai hau indibidualizatzetik aldendu behar da. Gizarte osoaren ardura da.

🔺Baldintzak bermatu behar dira eta eztabaida handi bat eman beharko genuke: zer nahi dugun ekoitzi, nola, zeinentzat…? Elikadura guzti hori denontzako eskuragarri izatea izan beharko luke helburu.