Olatukoopek 10 urte! 🌊🪸

Atzo 10 urte bete zituen Olatukoop elkarteak, bizitza oparoago baten aldeko konpromisoak gidaturiko hamar urte.

Ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizoma osatzen ari da eta harro gaude gu ere errizomaren parte izateaz! Gure bizi-proiektua den Lakarirentzat ezinbesteko koordenatuak eskaini dizkigu sareak gure ibilbidean eta lan eta bizitza bizigarriak denontzat izateko, Olatukoopeko kideekin pentsatuz ekiten jarraituko dugu.

Atzoko eguna laburbiltzen duten bi kronika irakurgai hemen:

Bertan irakurri ahalko duzuen moduan, atzo bi lan ere argitaratu / aurkeztu ziren eta horietan parte-hartzeko aukera paregabea izan dugu: Ekonomia Eraldatzaileak liburua eta Herri Kooperatibak gida. Liburua laster egongo da Lakarin salgai, baina bitartean deskargagarri dituzue biak.

Zorionak Olatukoopeko kide guztiei!