Igone Fanloren sukaldaritza-tailerrak: galdetegia
Gure sare sozialetan jarraitzen bagaituzue, ikusiko zenuten sukaldaritza-tailerrak antolatzen jarraitzen dugula lakaritarrok. Martxoaren 25ean, hain justu, Igone Fanlo Coach|rekin “Garbiketarako Udaberriko Sukaldaritza” tailer arrakastatsua izan genuen. 18 lagun bildu ginen bertan, eta, besteak beste, ondorengo plater goxo eta osasungarriak prestatzeko eta dastatzeko aukera izan genuen:
- Miso Zopa
- Dilista gorri zopa azkarra
- Kale aza eta garagar-entsalada garbantzu “croutons”ekin
- Oshawa ogia
- Orburuak eta borrajak almendrekin
- Sagar eta udare konpota pomelo eta iltze aromarekin
- Garbiketarako zuku berdea
Izandako harrera ona ikusirik, datozen hilabeteetarako eskaintza zabaldu nahi dugu. Horretarako, ordea, zuen iritzia jakin nahiko genuke. Eskertuko dizuegu, beraz, beheko galdetegia betetzea.
Eskerrik asko!
#sukaldaritzajasangarria #elikaduraosasungarria #LakariLab #hezkuntzatxokoa #ekinezikasi
Igone Fanloren sukaldaritza-tailerrak