[Zuzenean] Triticatum, antzinako gari – barietateak berreskuratzen
Triticatum egitasmotik garia eta bestelako hainbat zerealen antzinako ehunka barietate berreskuratzea lortu dute, ondoren Kataluniako okindegi ekologikoetan erabiltzen ari direnak. Triticatum egitasmoko alor interesgarrienetakoa da zereal ekoizleen, zenbait artisau-okindegiren eta Victor García errotariaren artean burutu duten ikerkuntza partehartzaileko lana.
Partekaturiko lan horri esker, esku artean dituzten barietate ezberdinak hobeto ezagutzeko eta duten gaitasuna baloratzeko aukera izan dute, eta horretaz jardungo da Victor García Gironako errotaria.