Lakaritarron neurriak (II) Covid19 krisiaren aurrean
Lakari Kooperatiban, konfinamendurako iraupena luzatu dela eta, neurri zorrotzagoak hartu ditugu gure eta guztion lan- eta osasun-baldintza egokiak bermatzeko.
- Martxoaren 24tik hasita gure ordutegia hauxe izango da:
- Goizean: 9:00-13:30
- Arratsaldean: 15:30-17:00 (eskaerak jasotzeko bakarrik)
- Larunbatetan: 9:00-13:30
- Erosketak, aldez aurretik, gure Telegram edo whatsapp kanaletik egitea eskatuko dugu,618 56 02 47 telefonoan:
- Eskaerak egiteko ordutegia 9:00-13:00 izango da. Hori horrela, goizean egindako eskaerak arratsaldean eta hurrengo goizean jasoko dira. Adibidez, astelehen goizean egindako eskaerak astelehen arratsaldean edo astearte goizean jasoko dira.
- Larunbat goizean egindako eskaerak astelehen arratsaldean jasoko dira. Eskaerak astelehenean jasotzeko, eskaera ostiralean egin beharko duzue.
- Eskaera ondo pentsatu, zerrenda bakarrean bidali eta saiatu astean gehienez bi aldiz eskaera egiten. Ekidin eguneroko erosketa txikiak.
- Eskaerak egiteko ordutegia 9:00-13:00 izango da. Hori horrela, goizean egindako eskaerak arratsaldean eta hurrengo goizean jasoko dira. Adibidez, astelehen goizean egindako eskaerak astelehen arratsaldean edo astearte goizean jasoko dira.
- Dendara etortzean kontutan izan ondorengoa:
- Dendan ez dugu 3 pertsona baino gehiago sartzen utziko eta betiere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Bestela, kanpoan itxaron beharko duzue, segurtasun-distantzia bermatuta.
- Ordainketa, ahal baduzue, kreditu-txartelarekin egin.
- Familia bakoitzeko pertsona bakar bat etortzea eskatzen dugu.
- Ez etorri umeekin edo helduekin erosketak egitera.
- Arrisku-talde batekoa bazara ez etorri.
- Eztula egiten baduzue, ukalondoarekin tapatu ahoa eta ez eskuarekin edo eskuekin.
- Zuen esku jarri ditugun eskularruak jantzi eta amaitzean atearen ondoan dugun zaborrontzian bota.
- Tokiko oinarrizko elikagaiak erostea gomendatu nahi dizuegu. Ez erosi beharrezkoa ez den elikagairik.
- Gerta liteke elikagairen bat ez izatea. Kontutan izan behar dugu, gure ekoizle, baserritar eta hornitzaileen lan eta osasun-baldintzak, eta baita administrazio publikotik datozen beste neurriengatik eratorritako hainbat ondorio ere.
Elkar zaindu gaitezen!
Eskerrik asko eta aurrera!