Lakaritarrok gure hastapenetik elikadura eta kontsumo jasangarria sustatzeko beharra ikusi dugu. Elikagai agroekologikoek eta garaian garaikoek eskaintzen dituzten onurak oinarri hartuta, herritarrentzat elikadura osasungarri, kontziente eta jasangarrirako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen hasi gara, JAKI proiektuaren bidez.
Aholkularitza zerbitzua ahalik eta pertsonalizatuena izan dadin, lehenik eta behin zure beharrak zure ahotik entzun nahi ditugu. Horretarako eskatu hitzordua, jaki@lakari.eus helbidera idatzita.
Deskargatu Jaki proiektuaren aurkezpena

ZER ESKAINTZEN DUGU?
• Asteko menu orekatuak, osasungarriak, prezioz duinak eta sasoiko produktuekin osatuak, pertsona bakoitzaren elikadura-beharrak aintzat hartuta
• Elikagaien erosketa eta sukaldean haien prestaketa zentzuz eta bakoitzaren neurrira egiteko tresnak eta ezagutzak
NOLA?
• Zuzeneko aholkularitza zein ikastaro praktikoen bidez
NORENTZAT?
• Norbanako, familia eta bestelako etxebizitza-unitateentzat
• Eskola-komunitateetako guraso, irakasle, sukaldari, hezitzaile eta abarrentzat
• Etxetik kanpo, baina etxetik eramandako platerekin bazkaltzen duzuenontzat (langileak, ikasleak, etab.)
• Ostalaritza arloan menu osasungarri eta orekatuak eskaini nahi dituzuenontzat
• Elikadura osasungarri, kontziente eta jasangarrian interesa duzuenontzat