JAKI aurkezteko ate irekiak

Elikadura osasungarria nork bere neurrira antolatzeko sortu berri dugun tresna da JAKI. Lakaritarron ekimenez, Ta Puntu eta Talaios kooperatibekin interkooperatuz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker garatutako proiektua. Hilabeteetako lanaren ostean proiektua aurkezteko unea iritsi da. Gure komunitateko kideak zaretenokin proiektua partekatzekoa. Horregatik irailaren 23an (asteazkena) ate irekiak antolatu ditugu Lakarin, arratsaldeko 17etatik 19etara.

Ate irekietan parte hartzeko eman izena aurrez eta zure txandaren ordutegia jakinarazio dizugu: