Biba Ardoak: euskal mahastizainen ardo ekologikoak
Euskal Herriko ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen ekoizleak bildu eta horien banaketa egiten duen kooperatiba da Biba Ardoak. Baina hori bakarrik ez, Euskal Herrian ardoaren kultura bizi, osasungarri eta herritarra pizteko lana ere egiten hasiak dira.
Lakaritarrok ere helburu horiekin bat egin eta gure dendan pixkanaka euskal mahastizainen ardo ekologikoak izango ditugu. Ostegunetik aurrera horietariko batzuk zuen eskuragarri egongo dira. Etorri eta dastatu!
Baina orain, egoera berezi eta zail honetan, Biba Ardoakek abiatu duen etxez etxeko kanpainarekin bat egin, eta lankidetzan, zuen eskaerak egin eta Lakarin jasotzeko aukera izango duzue, gainkosturik gabe.
Krisi garai hauetan alternatiba berrien alde egiteko momentua ere badelako, beraiek ondo dioten moduan “gure herrian bizi eta lan egin, jan eta edan, osasunez, elkartasunez, nahi dugulako, merezi duten bizitzak bizitzeko“.