Aholkularitza eta prestakuntza-zerbitzu integralak eskaintzen ditugu, bi lan-ildotan:
– Elikadura eta Kontsumo Jasangarria: ekoizpenetik hasi eta kontsumo zein jantoki kolektiboetaraino dinamizazio- eta prestakuntza-lanak egiten ditugu. Eta lan-lerro honen baitan, JAKI izeneko proiektu propioa ere martxan dugu. Helburua elikadura osasungarria neurrira eta zentzuz antolatzeko zerbitzua eskaintzea da, asteko menu, plater orekatu eta errazioak antolatzeko tresna baten bidez.
– Ekonomia Eraldatzaileak: Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) oinarrituriko kooperatiba eta proiektu kolektiboen bidelaguntza-prozesuak (akonpainamendua) egiten dugu, bai KoopFabrika programaren baitan, bai Olatukoopeko sarekide garen heinean, bertatik sustatzen diren tokian tokiko garapen sozioekonomikoko proiektuetan.
Gehiago jakin nahi dut