Larreta Esnekiak
Larreta esnekiak Orendainen (Gipuzkoa) sortzen da, izen bereko Larreta baserrian. Ekoizpen txikia dute, bertan jogurta, izozki eta gaztak egiten dituzte. Larreta esnekiak transgenikorik gabe elikatutako behi esnearekin egiten dira eta erabat artisauak dira.
Lakarin beraien jogurtak (poto txikiak eta botilan) izaten ditugu egunerokoan eta gazta eta beste zenbait produktu eskaerapean.
https://www.larretaesnekiak.com/