Denda
Tokikoari, sasoikoari, kalitateari, osasunari, iraunkortasunari eta solteko eskaintzari garrantzi berezia emanez, elikagaien aukera zabala dugu. Neurrira egokitutako elikagaiak topatzeaz eta ekartzeaz arduratzen gara.
Etorri eta egin lekua zuen erosketa-saskian garaiko eta tokiko produktuei!
Saskiak
Tokiko eta bidezko elikagaiez osatutako saskiak prestatzen ditugu eragileentzat eta enpresentzat.
Interesa baduzu deitu edo idatzi info@lakari.eus|era.
Norbanakoentzat ere prestatzen ditugu saskiak; etorri eta osatu zure saskia nahieran.
Produktu aipagarria
Esnekiak
Urraki EsnekiakErrezilgo Ezama Enea baserrian ekoiztutako esnekiak.
2010ean hasi ziren esnekiak ekoizten.
3 produktu-mota ditugu:
- Jogurtak (125g eta 500gko formatuetan) eta baita edateko jogurt natural azukreduna.
- Gurina.
- Gazta zabalgarria: naturala, tipulinarekin, baratxuri eta belar finekin.