Posted on

Igone Fanloren sukaldaritza-tailerrak: galdetegia

IMG-20170325-WA0006

Gure sare sozialetan jarraitzen bagaituzue, ikusiko zenuten sukaldaritza-tailerrak antolatzen jarraitzen dugula lakaritarrok. Martxoaren 25ean, hain justu, Igone Fanlo Coach|rekin “Garbiketarako Udaberriko Sukaldaritza” tailer arrakastatsua izan genuen. 18 lagun bildu ginen bertan, eta, besteak beste, ondorengo plater goxo eta osasungarriak prestatzeko eta dastatzeko aukera izan genuen:

IMG-20170325-WA0013

  • Miso Zopa
  • Dilista gorri zopa azkarra
  • Kale aza eta garagar-entsalada garbantzu “croutons”ekin
  • Oshawa ogia
  • Orburuak eta borrajak almendrekin
  • Sagar eta udare konpota pomelo eta iltze aromarekin
  • Garbiketarako zuku berdea

Izandako harrera ona ikusirik, datozen hilabeteetarako eskaintza zabaldu nahi dugu. Horretarako, ordea, zuen iritzia jakin nahiko genuke. Eskertuko dizuegu, beraz, beheko galdetegia betetzea.

Eskerrik asko!

#sukaldaritzajasangarria #elikaduraosasungarria #LakariLab #hezkuntzatxokoa #ekinezikasi

Igone Fanloren sukaldaritza-tailerrak

  • Nahi beste ikastaro markatu ditzakezu.
  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

 

2 thoughts on “Igone Fanloren sukaldaritza-tailerrak: galdetegia

  1. Zuen sukaldaritza tailerra parte hartuko nuke gustora!!!

    1. Gure asmoa, maiatza edo ekainean Igonerekin ikastaro berri bat antolatzea da. Gure sare sozialak jarraitzen badituzu, jakingo duzu noiz izango den.

      Mila esker zure interesagatik, :D.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude