Zer da Lakari?

Merkataritza-heziketarako diziplina anitzeko talde batek aurrera daramagun gune kooperatiboa da.

Bertan, kontsumo-eredu jasangarria eta arduratsua, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea dugu helburu, bertako garapenean eta inguru hurbilenean eragin positiboa sortuta eta herritarrei kalitatezkoak, bertakoak, sasoikoak, osasuntsuak eta agroekologikoak diren elikagaiak prezio duinean eskainita.

Etengabeko hazkunde eta kontsumo materialean funtsatu den garapen ereduaren aurrean, lurrarekiko eta ingurunearekiko errespetua sustatzeko bidea jorratzen dugu. Ondorioz, nekazari eta ekoizle txikien lanari balioa emateko konpromisoa hartzen dugu, merezi duten aitorpena eta egonkortasuna bermatuta, gizonen eta emakumeen art eko ekitateari garrantzi berezia emanda.

Erosketa-gunea izateaz gain, heziketa-gunea ere bada Lakari: ekoizleei buruzko informazioa zabaltzen dugu, bestelako kontsumo-eredu bat aukeratzearen abantaila nutrizionalak, ekologikoak eta sozialak azaltzen ditugu, eta dinamika parte hartzaileak lantzen ditugu.

Bestetik, proiektu honen bihotzean, jendartearen ongizatea bilatzeko eta ondare komunari ekarpen bat egiteko konpromisoa dago; hau da, elikadura eta kontsumo arloan ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakunde bat izateko ardura dugu. Horregatik, ekintzailetasun kolektiborako espazioa ahalbidetu dugu. Mundua eraldatu nahi dugu, gure mundu txikitik hasita!

denda iruditxoa

DENDA

Solteko eskaintzari garrantzi berezia emanez, produktuen aukera zabala dugu:

  • Lekaleak, zerealak, pastak, irinak, fruitu lehorrak, haziak, olibak, deshidratatuak, algak, infusio-belarrak, espeziak, fruituak, barazkiak, arrautzak, artisau ogia eta gozogintza, esnekiak, arrain eta barazki-kontserbak, ontze-produktuak, edariak eta elikagai bereziak.

elikadura logoa

ELIKADURA

Bizimodu osasungarria lortzeko, honako zerbitzuak ematen ditugu:

  • Dieten diseinua, asteko menu orekatuekin eta errezetekin osatuta.
  • Behar berezien identifikazioa eta produktu-bilaketa pertsonalizatua.
  • Erosketa-planen diseinua.

sukaldea iruditxoa

SUKALDEA

Produktu agroekologikoek eta garaikoek eskaintzen dituzten elikadura-onuretan oinarrituta, denetarikoak izango dira eramateko jakien gunean aurkituko dituzuen mokaduak:

  • Momentuan prestatutako zukuak, mazedoniak, ogitartekoak, norberak bere gustura osatzeko entsaladak, hanburgesa eta pate begetalak, saltsak… Bazkari, “lunch” eta bestelako ekitaldietarako menu bereziak eta pertsonalizatuak ere prestatzen ditugu.

laborantza iruditxoa

LABORANTZA

Ekoizpen iraunkorrean oinarritutako edo eredu horren trantsizio bidean dauden etxaldeei nekazaritza-zerbitzu teknikoak eskaintzen dizkiegu:

  • Peritazio-txostenak, nekazaritza-balorazioak, kudeaketa integrala.
  • Elikagaien eraldaketarako aholkularitza ere ematen dug: AKKPAren ezartpena, etiketatzea, diru-laguntzen kudeaketa…

lakari hezkuntza

HEZKUNTZA-TXOKOA

Norbanakoei, enpresei eta eragileei sukaldaritzako, elikagai-segurtasuneko, ingurumen-heziketako eta elikadurako ikastaroak, tailerrak eta mintegiak eskaintzen dizkiegu.

Dastaketak, ekoizleengana bisitak eta bestelako ekimenak ere antolatzen ditugu.