Posted on

SUKALDARITZA BEGANOA

Udazkena eta ikasturte berria hastearekin batera, sukaldaritza-tailerrak abian jarriko ditugu berriz ere gure #LakariLab txokoan. Oraingo honetan, sukaldaritza beganoaren mundura hurbilduko gara. Izan ere, asko izan zarete, bi urte betetzear gauden honetan (urriaren 29an hain justu), sukaldaritza beganoarekiko interesa agertu duzuenak.

Hori dela eta, 4 saiotan banatutako hastapen-tailerra prestatu duguĀ  Eduard Alonsorekin (Aian bizi den Valentziarra). Berekin batera, eta sarrera moduan, Izaskun Sagartzazu lakaritarrak sukaldaritza beganoan erabiltzen diren elikagaiei buruzko elikadura-oharrak ere emango ditu, ondoren, etxean, otordu osasungarriak prestatzeko oinarri moduan.

Lau tailer horietan, denetarik landuko dugu: haragiaren ordezkoak, pateak, saltsak, kroketa eta hanburgesa/albondiga begetalak, arrautzarik eta esnekirik gabeko gozogintza…

Ikastaroak urria eta azaroan zehar burutuko ditugu, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Lakari Kooperatiban. Saioak gaztelaniaz izango dira eta errezeta-bilduma euskaraz banatuko dugu. Horretaz gain, saio bakoitzean prestatutako mokaduak dastatzeko aukera ere izango duzue.

Elikadura beganoa jarraitzen ez duzuenontzat edota arrautza eta esnekiekiko intolerantziaren bat duzuenontzat ere aukera paregabea izan liteke sukaldaritza-mota honetara hurbiltzea, ideia berriak hartu eta gure eguneroko otorduetan mokadu berriak prestatzeko.

Dagoeneko izen-emate epea zabalik dugu. Horretarako deitu 943 133 694 telefono zenbakira edo idatzi info@lakari.eus helbide elektronikora.

Informazio gehiago (Klikatu hemen)

#sukaldaritzabeganoa #elikaduraosasungarria #ekinezikasi #LakariLab