Posted on

Posible al da ekonomia-eredu iraunkorra?

Bihar, ekainak 16, osteguna, mahai-inguru interesgarria antolatu dugu Lakariko #LakariLab txokoan (goiko solairuan) 19:00etan.

Gaur egun bizi dugun krisi sistemikoaren gako batzuk ulertu eta horren aurrean, antolatzeko eredu sozial eta ekonomikoa berria, Ekonomia Sozial Eraldatzailea, zer den azalduko da. Alternatiba sozioekonomiko horrek, jendartearen ongizatea eta bizitzaren iraunkortasuna helburu izango dituen garapen-eredu egonkor eta parekidea ahalbidetzea du helburu, eta, hortaz, tokiko garapen jasangarrian eragin zuzena du.

Egungo egoera ekonomikoaren gorabeherak azaltzen Ibai Gesalaga zarauztarra izango dugu, eta ESEren nondik norakoak argitzen, berriz, Olatukoop sareko eta Talaios kooperatibako kide diren Gorka Julio eta BeƱat Irasuegi.

Lakaritarrok Olatukoop sareko kide ere bagarenez, deialdi berezia egin nahi dizuegu errealitate sozioekonomiko berrien eraikitze-prozesuan zabiltzaten edo interesa duzuen guztioi bertaratzeko. Animatu!!!